ESKOLARTE MAILAKO TXIRRINDULARI PROBA 2022.

 

Aloña Mendi txirrindularitza sailak, urteko lehen hitzordua antolatuko du Martxoak 26rako zapatua.

 Eskolarte mailako txirrindulari proba izango da eta saileko txirrindulari gaztetxoenek, bizikleta gainean duten trebetasuna erakusteko aukera izango dute. 

 

Denboraldiko Lehenengo lasterketa izango da klubeko harrobiko txirrindularientzat.

 

Lasterketak arratsaldeko 16;30etan abiatuko dira Unibertsitateko zaharraren paretik. 

Benjamin, alebin eta infantil mailako txirrindularientzako proba izango da eta antolakuntzatik adierazi digutenez, 200  bat partehartzaile espero dira irteera puntuan. Horietatik 27, Bizipoz- Aloña Mendi taldekoak izango direlarik.

 Maila hauetan zirkuitu itxi batean egiten dira lasterketak. Oñatiko Enpresagintza, Unibertsitate zaharra eta Cegasa lantegiaren artean dagoen errepidean gauzatuko da.